Archivo de la categoría: Czech Republic

Abuztuak 22, Ostirala / Bizkaia – Czech Republic

Goizeko 5etan geratu gara, bide luzea aurretik eta esperientzia berri hau bizitzeko indarrez beteta.
Turbulentzia bat edo beste gora-behera, Pragara heldu gara Frankurten 3 orduko eskala egin ondoren. Bertan gure txekiar lagunak ikusi ditugu azkenik! Praga autobusetik bakarrik ikusi dugun arren, hiri ederra iruditu zaigu.  Ostravarako trenaren prezioak harritu gaitu, 3 euro ordaindu ditugu pertsonako 4 orduko bidaia egiteko! Soviet garaiko autobus batean eraman gaituzte Fulnekera. Iluntzerako helmuga jo dugu azkenean: kanpalekuan kokatu gara azkenean. Nekatuta gaude eta bagoaz lotara!

IMG-20140822-WA0025IMG-20140822-WA0006

Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / BONUS TRACK

Our Basque Country-Poland-Czech Republic Youth Exchange 2014 finished last week and We have some funny regards for our participants and leaders!!!!

 

You can find more pictures, tweets and info in the «Story» of this Youth Exchange:

https://storify.com/KIRIBIL/basque-country-czech-republic-2014

Finnally, Thank you very much to the Staff, Leaders, Participants, European Commission, Ayuntamiento de Galdakao, Colegio Publico Urreta and more people without their collaboration this project could not be possible.

See you.

Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztailak 7

Goiza Euskadiko herri kirolak ezagutzera emateko erabili dugu. Soka tira, lokotsak, txingak, makilak bira eta beste hainbat froga egin ditugu lehiaketan zehar. Kuriosoa izan da txekiar eta poloniarrak gorri gorri ikustea, soka apurtzeko zorian.

Arratsaldean Bilbo bisitatzera eraman ditugu lehenengoz. Bisita gidatua izan dugu, Bilboren historiari buruz zerbait jakiteko. Etxebarria parketik hasita, hiriaren ikuspegi ederra izan dugu. Ondoren, San Antongo zubira joan gara eta Bilboren fundazioari buruzko hainbat xehetasun eman dizkigute: 700 urte atzera egin ditugu, XIV. mendeko zazpi kaleak nolakoak ziren irudikatuz. Bisitarekin bukatzeko, denbora librea izan dugu erosketak egin eta pintxoak dastatzeko!

Egunari bukaera eman diogu gynkana bat eginez, elkarlanaren bitartez froga guztiak arrakastaz gainditu ditugu. Ohera aurretik, erlaxazio ariketak egin ditugu.

Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztailak 6

Beranduago jaiki gara gaur, hemengo ohitura denez! Poloniarrak mezetara joan dira eta eskolan geratu garenok hainbat joku egin ditugu gorputza mugitzeko, zelai errearekin oso lehiakor ibili dira txekiarrak.

Arratsaldean eztabaidarako tartea izan dugu, World Café deituriko dinamika baten bitartez gai desberdinak landu ditugu gazteon gorabeheren inguruko iritziak trukatzeko. Lagunei buruz, harremanei buruz, errutinei buruz eta drogen kontsumoaren inguruan berba egin dugu besteak beste. Konturatu gara herrialde desberdinetan adostasun ugari eta baita desberdintasun batzuk ditugula.

Gaur hiltzailea akusatu dute eta epaiketa egin dugu. Dorota poloniar irakaslea errudun aurkitu du epaileak eta jokuari berriro ekin diogu. Eguna bukatu dugu denon artean dantza eginez, benetan gau izerditsua eta alaia gaurkoa!