Kiribil Europa

Archive for the ‘Czech Republic’ Category

Abenturaz eta kirolez betetako eguna izan da gaurkoa, ondo gozaldu ondoren, produktu biologikoak egiten dituen baserri bat bisitatu dugu. Bertako baserritarrak azaldu digunez, bertako behiak produktu kimikorik gabe hazten dituzte, okela bertakoei zuzenan salduz. Ondoren, zaldiz ibiltzeko aukera paregabea izan dugu. Baina zaldiekin denbora gehiago ibiltzeko gogoz geratu gara.

Jarraian, igerileku eta atrakzio ugari dituen parke batera joan gara. Igerilekuko ura oso hotz egon arren gustura hartu dugu bainua. Bazkaldu eta gero, arratsaldea atrakzioetan pasatu dugu, behin eta berriro igoz eta jeitziz, benetan barregarria non momentu onak pasa ditugu.

Gauean, elkartuke honen ondorioak partekatu ditugu era berezi batean, abestia, poster eta komiki baten bitartez. Talde bakoitzak lan handia egin du eta arte lanak egin ditugu.

Azkenengo gaua dugu gaurkoa, aprobetxatu egingo dugu.

IMG_20140829_104318 IMG_20140829_160502 IMG_20140829_161109 IMG_20140829_214320 IMG_20140829_214455

Anuncios

Gaur goiz esnatu gara eta mendira irteera bat egin dugu eguraldi onaz gozatzeko. Autobusa hartu eta Radhost mendira abiatu gara. Teleaulkiaren laguntzaz mendi tontorreraino igo gara nekatu gabe, benetan dibertigarria. Bertan 9 kilometroko ibilalditxo bat egin dugu, Radhost monumentua eta Txekiar Errepublikako eliza katoliko garaiena ikusteko. Paseotxo bikaina izan da izugarrizko paisaiarekin. Jan ondoren, siesta egin dugu eta mendia jaisten hasi gara, oraingoan oinez. Autobusa hartu eta Autokempera bueltatu gara.

Gauean, denbora librea izan dugu, batzuk pelikula bat ikusi dute, beste batzuk berriketan ibili gara.

 

IMG_20140828_112103 IMG_20140828_144306 IMG_20140828_120104 IMG_20140828_105612 IMG_20140828_142042 IMG_20140828_113119

Hemos aprovechado la mañana libre para visitar de nuevo Fulnek y poder conectarnos a internet al fin. Después de comer, los valientes del grupo han salido a correr aprovechando el buen tiempo que nos acompañaba por primera vez en varios días. Luego hemos realizado un taller sobre la música y el baile. Cada participante ha elegido su canción favorita y ha enseñado una muestra al grupo, explicando los motivos por los que la canción elegida es la favorita de cada cual.

Hemos terminado el día con la noche intercultural checa, en la que nos han enseñado una muestra de su folclore y su gastronomía que ya empezamos a conocer. ¡La República Checa no está nada mal!

 

IMG_20140827_171207 IMG_20140827_171021 IMG_20140827_171959 IMG_20140827_174956 IMG_20140827_181810

Kondairei buruzko tailer batekin hasi dugu eguna. Antzerkien bitartez herrialde bakoitzaren  istorioak aurkeztu ditugu. Gure aldetik, Olentzeroren pertsonaia nor den azaldu dugu, abesti eta guzti. Ondoren, herrialde bakoitzaren ezaugarri desberdinak (kultura, politika, gizartea, etab.) hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, galdera-lehiaketa baten bitartez.

Arratsaldez, bizimolde osasuntsuaren inguruko hainbat dinamika burutu ditugu, Txekian eta Euskadin gazteen eguneroko bizitzan dauden ohiturak partekatzeko eta bideo bat egin dugu ongizatearen esanahiari buruz hausnartzeko.

Egunari amaiera eman diogu euskal gau interkulturalarekin. Euskal dantzak (esku dantza, zazpi jausi, etab.) erakutsi dizkiegu txekiarrei, eta oso ondo moldatu dira! Gure janaria dastatzeko aukera izan dute baita gauaren bukaeran.IMG_20140826_172012 IMG_20140826_211329 IMG_20140826_203724 IMG_20140826_180008 IMG_9508

Goiz jaiki gara eta gosaltzean konturatu gara zein desberdinak diren gure ohiturak: Txekian ohitura da janari gazia jatea gosaltzeko (gazta, urdaikiak, gurina, etab.). Ondoren, partaide berriak genituenez, izotza apurtzeko eta elkar ezagutzeko jokuak egin ditugu. Errieta egin digute hainbatetan hainbeste oihukatzeagatik, Txekiarrak oso isilak dira guretzako.

Bazkal ostean, taldea sortzeko eta konfiantza lantzeko dinamikak egin ditugu. Eguna amaitu dugu herrialde desberdinetako mahai jokuekin. Etxean moduan sentitzen gara jada!

IMG_20140823_095245 IMG_20140823_105102 IMG_20140823_162810

Gaur, egun osoko bidaia egin dugu Ostravara, Moravia eskualde historikoko hiriburura. Ostrava hiri industriala da, ikatzezko mehatzez betea, fabrika mordoarekin. Lehenengo geldialdia Txekiar Errepublikako mehatz zaharrenetarikoa bisitatzeko izan da, bisita gidatua egin dugu galerietan zehar. Bertan, mehatzera jaitsi gara igogailu zahar batean, tunelak bisitatu ahal izateko, izugarria benetan! Gure azalean bizi ahal izan dugu mehatzarien lana zein gogorra den, tunelen simulazio batetatik igaro gara makurturik, eskailerak igoz, lau hankatan joanez…

Ondoren, Ostravako udaletxean dagoen ikuspegi dorrera igo gara hiria goitik ikusteko: hiri ertaina da, kontrastez betea, industria eta eraikin historikoak tartekatzen dira. Bazkaltzeko merkataritza zentro batera joan gara, eta bazkal ostean Ostravako kaleetatik zehar ibili gara, erosketak egiteko aukera izan dugularik.

Ostrava atzean utzi dugu, Kravaře-ko festibal nagusiaz gozatzeko. Artisuen postuak, barrakak, kontzertuak… denetarik zegoen bertan! Su artifizial txundigarriekin bukatu dugu gaurko eguna. Txekian izandako egunik zoragarriena!

IMG_9124

IMG_20140825_103636 IMG_5152 IMG_5109 IMG_20140825_105624 IMG_5107 IMG_20140825_164652

Ha amanecido nublado en Fulnek y hemos tenido que cambiar el plan del día. Ha diluviado a lo largo del camino al pueblo. Hemos tomado dulces típicos y entrado en calor en una cafetería, donde hemos podido acceder a internet por fin! Después nos han dado unas tareas para localizar diferentes lugares y conocer mejor este pueblo de 5.000 habitantes.

La plaza de Fulnek es espectacular: a pesar de que nos han dicho que Chequia es un país poco religioso, hay varios monumentos con motivos religiosos en el centro de la plaza. El ayuntamiento, la oficina de correos y la policía también están allí.

Por la tarde hemos realizado un taller de intercambio cultural. Nos hemos dividido por nacionalidades y cada grupo ha descrito las características culturales del otro país y los diferentes valores de cada una. Después hemos hecho una presentación para completar la información que cada grupo había dado. Hemos terminado el día con una película en inglés.

IMG_20140823_180121 IMG_20140824_161525 IMG_20140824_181557


Aurkezpena // Presentación

kiribilKiribil Sarearen europarako webgunea. Europari buruzko proiektu eta informazio guztiak argitaratuko ditugu baita gazte mugikortasunerako ekintzak ere.

Sitio web de Kiribil Sarea para proyectos europeos. En él recogeremos todas las informaciones interesantes y los proyectos que llevemos a cabo en el ámbito así como acciones de movilidad juvenil.

Argazkiak // Fotografías FLICKR

@kiribil

cofinanciado por

A %d blogueros les gusta esto: