Geure hegaldi baino lehen geratzen zitzaizkigun azken orduak Berlinetik bisita egiten egon gara, azken agurra emateko hiri miragarri honi.
Agian ez agurra, baina bai hurrengo baterarte Berlin.
Geure hegaldi baino lehen geratzen zitzaizkigun azken orduak Berlinetik bisita egiten egon gara, azken agurra emateko hiri miragarri honi.
Agian ez agurra, baina bai hurrengo baterarte Berlin.
Ostegun honetan, kongresuaren hasieratik berezi bezala kalifikatu duten ekintza egiteko prest geuden guztiok. Naturfreundejugen elkarte federalarekin batu gara “story telling” deitutako dinamika bat haurrera eramateko.
Goiza eman dugu elkarteari buruzko aurkezpen bat ikusten ete berari buruzko zalantzak argitzen. Ondoren “story telling” dinamikaren oinarriak eta eurek erabili duten kontextuetan eta egindako proiektuak erakutsi dizkigute.
Honek, hitzegiteko asko eman digu, bulegoan bertan egindako bazkarian kide guztioi. Bazuk, etenaldian hurrengo ekintza prestatzen hasi gara irrikitzu. Laburki esateko, “story telling” dinamikak lortu nahi duena da, bere partaideek euren historioak idaztea, grabatzea edoirudikatze, jakinarazteko guztiok histrio bat daukagula, interesgarria dela eta pena merezi duela kontatzea eta entzuna izatea.
Gogor ekin diogu lanari Marco eta Lukas dinamizatzaileen laguntzarekin. Luze egon gara atal guztiak eta istorioen atal dezberdinak elkarrekin jartze zaiatzen, eta azkenean lortutako emaitza oso ona izan da.
Azken eguna genuen denok batera afaltzeko, eta Miriamek Berlindarrek askotan joaten diren jatetxe batera eraman gaitu azken afari hau egiteko. Janari Alemaniar tradizinonala dastatu dugu eta benetan pena merezi du zaiatzea.
Azken ekintza bezala neonez margotutako ilunpeko minigolf batera joan gara 3D irudiekin bere hormetan. Gogor saiatu garen arren, batzuk ez dugu Tiger woodsen abilezia golf makilekin.
Azken garagardoekin, lehenengo agurrak hasi dira eta hurrengo baten, ezagututako kide berriak ikusteko eta bisitatzeko promesak.
Gaur, egunero bezala garraio publikoan mugitu gara hiri handi honetatik.
Gure goizeko egitekoa “Bund jugen” elkarteko kideekin workshop batzuk egitea izan da.
Zehazki bi lan egin ditugu; lehenengoa geure elkarteetan erabili dezakegun dinamika bat izan da. Bertan, era parte-hartzaile baten bitartez, munduko populazioa, aberastasuna eta kontaminazioa nola dauden banatuta landu dugu, gaiari buruzko geure aurrezagutzak, iritziak eta informaziok batuz.
Gero Björnekin, dinamika haurrera eraman duen kidearekin, hurbil zegoen té eta konbinatu berezien kafe batera joan gara eguerdiko bazkaria egitera.
Arratsalde aldera, Alemaniako gazte kontseilaritza federalera joan gara. Arratsalde honetako helburua, gazteriarekiko lana nola burutzen eta koordinatzen den estatu federal maila osoan azaltzea izan da. Luze egon gara, egin dizkiguten esposaketa batzuetan eta ondoren partaide guztien galderak erantzuten saiatu egin dira.
Harrigarria da nola ulertzen duten Alemanian Gazteriaren trataera, eta nola organo hau gobernuarekiko independenteki lan egiten duen, eragin politikoek ahalik eta eragin gutxien izan dezaten euren lanean.
Bukatutakoan denbora libre izan dugu Alexander Platzeko gabonetako merkatuetatik egoteko afaltzera joan baino lehen.
Gaur, egun turistikoa izan dugu Miriamen eskutik. Hosteletik Turkiar merkaturako bidean, Miriamek etenaldiak egin dizkigu Berlineko zenbait leku zein datu interesgarri azalduz. Gida benetan interesgarria izan da, ez oso luzea ezta kargatuegia oso gustura egon gara Kiribilko partaideak, beste lankideak ere iritzi onak eman dizkigute honi buruz.
Merkatu Turkiarrean denbora librea izan dugu bertan zeuden dendatxo ezberdinak ikusteko eta interesa izatekotan zerbait erosteko. Agerian ikusten da hiriak daukan dibertsitatea eta aberastasuna bere jendearekiko.
Geure hurrengo etenaldia Hiriko agintarietako batekin izan dugu, Björn Egger, alderdi Sozial demokraten gazte zaileko arduradunarekin batu egin gara city parlament ean.
Eraikinetik gida bat egin ostean, berarekin sesio pribatu bat izan dugu, non bere alderdiko ikuspegia esposatu digu, momentuan zein etorkizunean dituzten politikekiko. Gero galderen txanda izan dugu geure zalantzak argitzeko. Interesgarria izan da, nola enfokatzen duten gazteriarekiko arreta Berlinen, ez oso urrun guk planteatzen dugun eredua bezala, baina modu orokortuagoan.
Eskerrak eta agurra eman diogu Björn Egger jaunari bere denboragatik eta segituan gure ibilaldi turistikoarekin jarraitu dugu Brandenburgoko atea, holokaustoko monumentu-museoa eta gabonetako merkatu batera hurrenez hurren.
Geure turra bukatzeko jatetxe kurioso baten afaldu dugu oinutsik eta lurrean eserita, non té dastapen bat egin dugu gozoki askorekin. Tripa bete ostean solasaldian denbora luzea eman dugu té katiluen tartean.