Archivo de la etiqueta: 2017

La Pépiniére – L´Accorderie (AQUITANIA 2017)

Kaixo kiribilers! Zer moduz? Gaur goizean gure erakundeak aurkeztu ditugu «pistes solidaries»en. Gero «le pepinere» gizarte zentrua ezagutu dugu. Bertan denboraren bankuak kudeatzen dituen erakunde bat ezagutu dugu.

Oso ideia interesgarria iruditu zaigu. Eta arratsandean gazte gune autogestionatu bat ikusi dugu.

Azken eguna izan da eta etxera bidaian gaude. Kriston esperientzia izan da eta asko ikasi dugu!! Mila esker eta hurrengorarte!

 

 

Pistes Solidaries & Emaus (AQUITANIA 2017)

Gabon Kiribilers, hemen gaude Pau-n beste egun euritsu batean. Gaurko jardunaldia oso interesgarria izan da. Lehenengo, Emmaüs bisitatu dugu, birziklapena eta komunitatea oinarri duen proiektua. Horren ostean Pistes Solidaries-eko langile batekin, Anais, hitz egin dugu, europa eta frantzia mailan garatzen dituzten boluntariotza proiektuei buruz.

Egunari bukaera emateko, Isard Cos-en egon gara eta bertako langilearekin etorkinei ematen zaien harrera eta gizarteratze prozesua nola garatzen duten azaldu digu.
Biharko eguna gaurkoa bezain interesgarria izatea espero dugu.

Bihararte!!

Arcachon – Pau (AQUITANIA 2017)

Gabon Kiribilers, Pau-tik idazten zaituztegu. Bidai sinpatikoa izan da gaurkoa.

Goizez, Arcachonetik alde egin aurretik, Frantzian barne, boluntariotza egiteko dauden aukeren inguruan ibili gara berbatan Le Maison de Jeunes-eko lankideekin.

Honen ostean, herrian zehar dauden bost auzo etxeetako batzuk ezagutzen ibili gara. Hauetako batean, gaztelania ikasten duten ikasle talde batekin egon gara eta haiekin hamaiketakoa egiteko gonbidatuak izan gara. Elena, horko irakaslea, ezagutu dugu, Bizkaitarra gu bezela, eta bapo-bapo amaitu dugu.

Bukatzeko, Pau-ra egin dugu bidaia, herri erdialdea bisitatu eta biharko esperientzien zain gaude  ikasteko prest!

https://storify.com/KIRIBIL/aquitania-2017

 

 

Centro Social #AQUITANIA 2017

Kaixo Kiribilers! Gaur Arcachonen eguzkiak esnatu gaitu. Goizean zentro sozial bat, ludoteka bat eta ikastetze bateko jantokia ezagutu dugu. Eta arratsaldean erakunde ezberdinetako kideekin batzartu gara. Eguna amaitzeko Arcachoneko duna eta belvedereko ikustokian egon gara.

Gure ustez erakunde hauen berezitasunak hurrengo hauek dira: alde batetik zentru sozialean, komunitatean sustatzen den partaidetza eta neska eta mutilekin egiten den ikasketa laguntza. Bestetik ludotekan, asteazkenero eta oporroteako egunetan ume txikiekin egiten den lana eta leku honetan dauden esparruak. Eta amaitzeko jantokian, neska eta mutiekin jateko orduan sustatzen den autonomía.

Honekin gaurkoz amaitu dugu, bihararte peña!