Archivo de la etiqueta: 2017

Maison des Jeunes #AQUITANIA 2017

Kaixo Kiribilers, gaur Akitaniako ikasketa bidaiaren lehengo eguna da. Hemen gaude Arcachon herrian, kriston eguraldi txarra edukita hamaika ideiaz blai amaitu dugu. Herriko Gazte Zentruan egon gara, eta bertako langileek horko ekintza eta proiektuak azaldu dizkigute; Gazteei bideratutako aholkularitza eta arte, musika eta kirolarekin bat datozten jarduera ezberdinak eta honen antolaketa.

Proiektu hauek garatzen dituzten profesionalak erakunde pribatu batekoak izan beharrean, udaletxeko langileak dira, beraz espazio honen kudeaketa udalatxearen esku dago.

Arratsaldean, kirol eta musikako ekipamenduak ikusten ibili gara. Entitate honek sozializazio herraminta moduan bi hauek ulertzen dituztelako. (PD: jende pribilegiatuak garenez, arpa de saxofoi kontzertu pribatu bat eskeini digute)

Ah! Eta gozaltzeko orduan jan dugu eta jateko orduan afaldu egin dugu. Europa Style!

 

…esperientzia amaitzen doa…

Asteazken goizean «active participation»-en inguruan workshopa eduki genuen.

Arratsaldean berriz denbora librean Trento bisitatu genuen; 9 egun hauetan egon garen herria.

ff7e0cbb-4376-4bbd-aa3e-6711f22f1504

Gazte Trukea amaitzen doanez, eguena goizean ebaluazio ezberdinak egin ditugu, aste osoan bizi dogun inguruan.

Eta arratsaldean dana banatzen eta etxea txukuntzen…

…esperientzia hau amaitzen doa…

They continue doing activities.

c4afae96-b381-4135-9fec-aade7da0a202

Today we have been working about Active Participation of individuals in their own​ communities.

The workshop was based on a role playing (majority and minorities) and it ended with a city built by everyone, talking in account everyone’s opinion.

We used game as a learning tool so the activity would be significative for all the participants.

c6600730-38fc-4c36-9f2f-9e76b1c0d365

Napoli Training (InclusiON)

Oinak etxean ditugula, astean zehar ikusi eta bizitakoei buruz hausnartzen gabiltza. Napoli eskualdean ibili gara (Casapessena-n) 4 herrialdetako elkarte eta erakundetako pertsonekin INKLUSIOAren inguruan lanean.

Hauexek dira egin ditugun gauzetariko batzuk:

  • Proiektu-kide bakoitzak inklusioa lantzeko burutzen dituzten programak partekatu.
  • Napoli inguruetako errealitatea ezagutzeko dinamikak eta bisitak.
  • Atzerritar eta errefusiatuentzako lehen harreran lan egiten duten elkarteen zeregina ezagutu.
  • Kontzeptu eta topikoen inguruan eztabaidatu, kontzeptu horiek argitu eta elkarrekin eraikitzeko.
  • Gizarte inklusibo bat lortzeko beharrezko baliabide eta kultura aniztasunak hortan izan dezakeen eragina aztertu.

 

Esperientzia itzela izan da. Gauza asko partekatzeaz gain, giro ezinobea bizi izan dugu eta horrek asko lagundu du lan egiterako orduan. Aberasgarria izan da jatorri eta errealitate ezberdinetako pertsona eta elkarteekin ekimen eta bizipenak partekatzea eta norabide berean goazela ikustea, gizarte inklusibo eta anitz bat eraikitzeko bidean hain zuzen ere. Eta, horretarako, aisialdi eta astialdiko programa eta proiektuak ezinbestekoak direlakoan gaude.

Erronka paregabea zabaltzen zaigu! Lanean jarraitzeko indarberrituta itzuli gara!!