Archivo de la etiqueta: Berlin

Asteartea 10 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Gaur, egun turistikoa izan dugu Miriamen eskutik. Hosteletik Turkiar merkaturako bidean, Miriamek etenaldiak egin dizkigu Berlineko zenbait leku zein datu interesgarri azalduz. Gida benetan interesgarria izan da, ez oso luzea ezta kargatuegia oso gustura egon gara Kiribilko partaideak, beste lankideak ere iritzi onak eman dizkigute honi buruz.

Merkatu Turkiarrean denbora librea izan dugu bertan zeuden dendatxo ezberdinak ikusteko eta interesa izatekotan zerbait erosteko. Agerian ikusten da hiriak daukan dibertsitatea eta aberastasuna  bere jendearekiko.

Geure hurrengo etenaldia Hiriko agintarietako batekin izan dugu, Björn Egger, alderdi Sozial demokraten gazte zaileko arduradunarekin batu egin gara city parlament ean.

Eraikinetik gida bat egin ostean, berarekin sesio pribatu bat izan dugu, non bere alderdiko ikuspegia esposatu digu, momentuan zein etorkizunean dituzten politikekiko. Gero galderen txanda izan dugu geure zalantzak argitzeko. Interesgarria izan da, nola enfokatzen duten gazteriarekiko arreta Berlinen, ez oso urrun guk planteatzen dugun eredua bezala, baina modu orokortuagoan.

Eskerrak eta agurra eman diogu Björn Egger jaunari bere denboragatik eta segituan gure ibilaldi turistikoarekin jarraitu dugu Brandenburgoko atea, holokaustoko monumentu-museoa eta gabonetako merkatu batera hurrenez hurren.

Geure turra bukatzeko jatetxe kurioso baten afaldu dugu oinutsik eta lurrean eserita, non té dastapen bat egin dugu gozoki askorekin. Tripa bete ostean solasaldian denbora luzea eman dugu té katiluen tartean.

Astelehena 9 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Hostalean gosari ahaltsu baten ostean Sceheberjugen “gaztegunera” habiatu gara geure proiektuen aurkezpena egiteko. Lekuko instalazioak benetan ikusgarriak dira, bertan  eroso jarri gara geure lehenengo talde lana aurrera eramateko. Elkarte bakoitzeko errepresentzaileok geure elkarteak, hauen helburuak eta proiektuak erakustararazi ditugu.

Goiz eta eguerdi osoko lan gogorra izan da, baina aukera izan dugu sakonki beste elkarteei buruzko datu interesgarriak geureganatzeko, etorkizunari begira geure elkarteen artean zubiak eraikitzeko.

Arratsalde aldera, hiru taldetan banatu gara partaideen arteko esperientziak komunean jartzeko eta etorkizunean geure proiektu eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

Zail ezberdinetako taldeak gaudenez ideia eta proposamen anitzak atera diren arren, erakarpen oso onak eta interesgarriak atera dira.

Gauean Turkiar jatetxe baten afaldu eta gero hostelean zerbait hartzen geratu gara koordinatzaile zein partaide gehienok.

Igandea 8 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Gaurko lehenengo egunean, Berlinera ailegatu gara. Hostelera heldu orduko, kongresuko antolatzailearekin (Miriam) eta beste partaideekin batu gara. Zuzenean Miriamek aukeratutako jatetxe baten egin dugu geure lehenengo afaria, hemen aukera izan dugu aurkezpen labur bat egiteko eta beste kideak hobeto ezagutzeko.

Afaria lasaia baina animatua izan da, laster nabarian ageri da talde majo batekin lan egingo dugula.

Bukatutakoan lotara joan gara zuzenean neka eginda hegaldiz betetako egun honetan.

Egun interesgarri eta aktiboak ditugu aurretik.

Exchange the exchange (Berlin 2013)

La semana que viene, del 9 al 13 de diciembre,  Kiribil va ha participar en un seminario internacional de jovenes en Berlín,  el tema de este encuentroes intercambiar buenas practicas en intercambios juveniles organizados gracias al programa “Juventud en Accion” de la UE.

Van a participar  jovenes  de Irlanda del Norte, Eslovaquia, Malta, Polonia, Grecia, Alemania e Italia, que ya han participado en intercambios europeos en años anteriores y/o van a participar en alguno en 2014.

 

Por parte de Kiribil Sarea van a participar Garazi, (que participó como monitora en los intercambios Euskadi-Northern Ireland 2012 y Euskadi-Germany 2013), e Iker, (que fue monitor en el intercambio Euskadi-Belfast 2013).

Podeis seguir la experiencia de estos dos compañeros en Berlín, a traves de este blog y de las redes sociales de Kiribil.

Esta actividad esta organizada por Schreberjugend Berlin  http://www.schreberjugend-berlin.de/