Archivo por meses: enero 2014

Astelehena 9 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Hostalean gosari ahaltsu baten ostean Sceheberjugen “gaztegunera” habiatu gara geure proiektuen aurkezpena egiteko. Lekuko instalazioak benetan ikusgarriak dira, bertan  eroso jarri gara geure lehenengo talde lana aurrera eramateko. Elkarte bakoitzeko errepresentzaileok geure elkarteak, hauen helburuak eta proiektuak erakustararazi ditugu.

Goiz eta eguerdi osoko lan gogorra izan da, baina aukera izan dugu sakonki beste elkarteei buruzko datu interesgarriak geureganatzeko, etorkizunari begira geure elkarteen artean zubiak eraikitzeko.

Arratsalde aldera, hiru taldetan banatu gara partaideen arteko esperientziak komunean jartzeko eta etorkizunean geure proiektu eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

Zail ezberdinetako taldeak gaudenez ideia eta proposamen anitzak atera diren arren, erakarpen oso onak eta interesgarriak atera dira.

Gauean Turkiar jatetxe baten afaldu eta gero hostelean zerbait hartzen geratu gara koordinatzaile zein partaide gehienok.

Igandea 8 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Gaurko lehenengo egunean, Berlinera ailegatu gara. Hostelera heldu orduko, kongresuko antolatzailearekin (Miriam) eta beste partaideekin batu gara. Zuzenean Miriamek aukeratutako jatetxe baten egin dugu geure lehenengo afaria, hemen aukera izan dugu aurkezpen labur bat egiteko eta beste kideak hobeto ezagutzeko.

Afaria lasaia baina animatua izan da, laster nabarian ageri da talde majo batekin lan egingo dugula.

Bukatutakoan lotara joan gara zuzenean neka eginda hegaldiz betetako egun honetan.

Egun interesgarri eta aktiboak ditugu aurretik.