Archivo de la categoría: Informazioa // Información

Gazteentzako interesgarriak diren Europari buruzko informazioa. Información interesante para jóvenes sobre Europa.

Centro Social #AQUITANIA 2017

Kaixo Kiribilers! Gaur Arcachonen eguzkiak esnatu gaitu. Goizean zentro sozial bat, ludoteka bat eta ikastetze bateko jantokia ezagutu dugu. Eta arratsaldean erakunde ezberdinetako kideekin batzartu gara. Eguna amaitzeko Arcachoneko duna eta belvedereko ikustokian egon gara.

Gure ustez erakunde hauen berezitasunak hurrengo hauek dira: alde batetik zentru sozialean, komunitatean sustatzen den partaidetza eta neska eta mutilekin egiten den ikasketa laguntza. Bestetik ludotekan, asteazkenero eta oporroteako egunetan ume txikiekin egiten den lana eta leku honetan dauden esparruak. Eta amaitzeko jantokian, neska eta mutiekin jateko orduan sustatzen den autonomía.

Honekin gaurkoz amaitu dugu, bihararte peña!

 

Maison des Jeunes #AQUITANIA 2017

Kaixo Kiribilers, gaur Akitaniako ikasketa bidaiaren lehengo eguna da. Hemen gaude Arcachon herrian, kriston eguraldi txarra edukita hamaika ideiaz blai amaitu dugu. Herriko Gazte Zentruan egon gara, eta bertako langileek horko ekintza eta proiektuak azaldu dizkigute; Gazteei bideratutako aholkularitza eta arte, musika eta kirolarekin bat datozten jarduera ezberdinak eta honen antolaketa.

Proiektu hauek garatzen dituzten profesionalak erakunde pribatu batekoak izan beharrean, udaletxeko langileak dira, beraz espazio honen kudeaketa udalatxearen esku dago.

Arratsaldean, kirol eta musikako ekipamenduak ikusten ibili gara. Entitate honek sozializazio herraminta moduan bi hauek ulertzen dituztelako. (PD: jende pribilegiatuak garenez, arpa de saxofoi kontzertu pribatu bat eskeini digute)

Ah! Eta gozaltzeko orduan jan dugu eta jateko orduan afaldu egin dugu. Europa Style!