Archivos Mensuales: julio 2014

Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztailak 6

Beranduago jaiki gara gaur, hemengo ohitura denez! Poloniarrak mezetara joan dira eta eskolan geratu garenok hainbat joku egin ditugu gorputza mugitzeko, zelai errearekin oso lehiakor ibili dira txekiarrak.

Arratsaldean eztabaidarako tartea izan dugu, World Café deituriko dinamika baten bitartez gai desberdinak landu ditugu gazteon gorabeheren inguruko iritziak trukatzeko. Lagunei buruz, harremanei buruz, errutinei buruz eta drogen kontsumoaren inguruan berba egin dugu besteak beste. Konturatu gara herrialde desberdinetan adostasun ugari eta baita desberdintasun batzuk ditugula.

Gaur hiltzailea akusatu dute eta epaiketa egin dugu. Dorota poloniar irakaslea errudun aurkitu du epaileak eta jokuari berriro ekin diogu. Eguna bukatu dugu denon artean dantza eginez, benetan gau izerditsua eta alaia gaurkoa!

Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztailak 5

Gaur goizean, alde batetik, Gernikako Bake Museoa bisitatu dugu, bertan, Gernikako bonbardaketaren inguruko hainbat aitorpen eta gertakizun ezagutu ditugu, eta bestetik, Bizkaiko Batzar Nagusietara joan gara, Gernikako arbolari arreta berezia eskainiz, antzina bizkaiko jaunak bertan biltzen baitziren. Poloniarrak, bereziki, hunkitu egin dira, haien testuinguru historikoarekin antzekotasunak direla eta.

 

Horren ostean, 12ak inguru, San Juan de Gaztelugatxe uhartera abiatu gara,

espero ez genuen ibilbide luze bat eginez. Txekiarrek eta poloniarrek, ez zituzten 260 espaloi espero, eta txiki-txiki eginda heldu dira elizara. Hala ere, oso atsegina izan zaigu, eta argazki kamerek kea atera dute.

 

            Behin tontorrean, otordu merezi bat izan dugu patxada handiz, eta hau amaitu ondoren, bueltako bideari ekin diogu. Honako hau, luzea eta nekagarria izan da oso, izerditan blai iritsiz.

 

            Bertatik Bakioko hondartzaraino autobusa hartu dugu, eta bertan igaro dugu arratsaldea, bainuak hartuz, kartetan jolastuz eta eguzkia hartuz. Haietako batentzat, itsasoa ikusten zuen lehenengo aldia izan da. Gaurkoz nahikoa izan da: eguna pelikula batekin amaitu dugu.

Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztaikak 4

Uztailak 4 – Eguena

Gaur goizean, Portugaletera joan gara, Bizkaia zubia bisitatzera. Bilboko metroaren arkitektura eta garbitasuna goraipatu dute gure gonbidatuek. Horrez gain, ibaia zeharkatu dugu, eta denbora librea izan dugunez, Getxoko itsadarretik paseatzeari ekin diogu. Gazteoi, zonalde hau bereziki atsegina iruditu zaigu. Honen ostean, metroz itzuli gara.

Jan ondoren, eguraldi onaz baliatuz, Elexaldeko igerilekura joan gara, eta afaltzeko Urretara itzuli gara.

Gauean, kuxkuxero batzuk irakurri eta “Hotel Ruanda” filma ikusi dugu- Ruandako gatazka politikoaren hausnarketa sakona-.

Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztailak 3

Aurreko egunean txekiarrekin egon ez ginenez oraindik ez ditugu ondo ezagutzen baina jende atsegina dela uste dugu. Hurrengo egun hauetan haien lagunak izaten saiatuko gara.

Gaur goizean udaletxera joan gara eta han oso harrera atsegina egin digute, ostean, menditik ibilbide luze bat egin dugu elexaldetik gora eta altamirako ibilbidea bisitatu dugu. Han, poloniarrekin eta txekiarrekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Arratsaldean, berriz, joku lasaiak egin ditugu izenak ezagutzeko eta ondoren, herrialde bakoitzeko kultura erakusteko aurkezpenak prestatu ditugu. Hau amaitzean, herrialde bakoitzeko janaria dastatzeko aukera izan dugu. Hemengoa, nola ez, patata tortila eta urdailazpikoa. Besteena ezin dugu zehaztu jajaja, ez zegoen oso gozo :S